UNI Eibar-Ermua
.
Nor Gara? Ikasketak Proiektuak Instalazioak Eskolaz kanpoko Ekintzak UniEncounter Elkartrukeak MERKATARITZA EKINTZAK Zerbitzuak Zerbitzu Elektronikoak Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak UniEibarren 40. urteurrena Enpresak Gurasoak Ikasleak

Wifi Mapak egiten

Ikusten ari zaretena Eibar, Ermuko, Ondarroa eta Bergarako wifi mapak dira, beraietan gure ibilaldian detektatu ditugun wifi sareak markatzen ditugularik. Wardriving (wifi sareen bilaketa kotxean ibiliaz) antzerako zerbait egiten dugu baina oinez.

Informatikako zikloetako 1. mailako ikasleek, bai erdi mailakoek (ISU eta ESI) bai goi mailakoek (ASI eta IAG-DAI) eginiko mapa da. Ibilbide ezberdinak (6 herri bakoitzeko) banatu ditugu eta "txango bat" egin dugu Wifi sarea detektatzeko gailu ezberdinak erabiliz. Eramangarriak, PDAk, PSPak, Nintendo DSak,... erabili ditugu.

Bai Eibarko Wifi sareen eta bai Ermuakoen inguruko gai hauek direla eta pare bat aldiz agertu gara prentsan, baita Ondarroa (Gara eta Diario Vasco)eta Bergarakoetan ere.

Praktika arrakastatsua izan da eta inguruko prentsa, irrati eta telebista oso interesatuak agertu ziren bat irteeran bai lortutako emaitzetan. Bai medioek bai hurbildu zitzaizkigun pertsonek galdera asko egin zizkiguten ala nola ea zer genekien Udalaren wifia ipintzeko asmoetaz (badirudi datorren urtean hasiko dutela ikerketa bat). Gure helburua apalagoa zen, baina hori bai, jakinarazi nahi dugu wifia zabalik ustearen arriskurik txikiena Interneteko konexioa partekatzearena dela; kontzeptualki askoz arrikutsuagoa da zure barne sarean ezezagunak izatea.

Aurkitu dugun guztia ikusita ziur gaude sare askoz ihes egingo zigutela eta beste askotan akatsak egongo direla beraz ekimen hau ez dugu nahi zerbait estatikoa izan dadin eta erabiltzaile guztiek lagun dezatela mapa hau hobetzen. Horregatik plazaratzen ditugu Uniak tagzanian dituen bai erabiltzaile izena (uniee) eta baina pasahitza (uniee) ere. Horrela guztiok hobetu al izango dugu mapa. (Norbaitek beste erabiltzaileren bat erabiliz hobetu nahi badu jar dezala tag bezala eibarwifi, ermuawifi, ondarroawifi,...).

Beste herri batzuetako internautak ere animatzen ditugu beraien herrietan berdina egiteko, bai pertsona soilek, bai institutuek, unibertsitateek, hacklab-ek...


Zenbait ondorio atera ditugu eta nahi baduzue foroetan komenta ditzakegu (animatzen bazarete) baina harritu gintuen zerbait aipatzearren gailu txikiak (PSP, iPhone, Nintendo DSa) askoz hobeto portatu ziren ordenagailu eramangarriak baino, azken hauek bateria gabe oso bizkor (45min) gelditu baitziren eta lehengoek goiz guztiko ibilaldiari eutsi zioten.


Berriak

Ate irekien Jaurnaldia Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko U. Eskola

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak “Ate irekien Jaurdaldia”, martxoaren 6an (larunbata), antolatuko du. Batxilergo era Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikaslegoari Eskolan ematen diren ikasketak eta bertako instalazioak ezagutzera ematea da. Ekintza-programa 10:00etan hasiko da eta Zienzia eta Teknologiaren Feria bat, III. Proiektuen ProiekEIBAR Lehiaketaren saria banaketa, eta amaiketakoa azaldutakoei gonbidapena antolatu dituzte.
Informazio gehiago...

Gehiago...

18:34:03, 04 Mar 2010 : Antonio Cañamero Redondo Albiste osoa

Heziketa Zikloentzat MATRIKULA LIBRE

Matrikula epea: Apirilaren 12tik 23ra
Adinako betekizunak: 18 urte Erdi mailarako eta 20 Goi mailarako edo 19 tekinikari titulua dutenentzat.
Ikasketa-betekizunak: DBHko titulua edo baliokidea Erdi mailarako eta Batxilergoko titulua edo baliokidea Goi mailarako.
Ikasturte honetan, LOE legetik sortutako ziklo berri batetik ordezkatuta izan diren kasuetan, gainditu gabe dauzkate moduluetan bakarrik matrikulatu ahal izango dute.

09:09:15, 03 Mar 2010 : Isabel Arizmendi Albiste osoa

EHU-n IZEN EMATEA, 2.mailako ikasleak

Otsailaren 22an (Eibarko ikaslegoak) eta 23an (Ermukoak), EHU-rako eta Hautaprobarako Izen ematea egingo da.Gogoratu ikasleok banatutako dokumentazioa beteta ekarri behar duzuela, hau da:
Datu pertsonalak: izen-abizenak, helbideak, eta Bankuko datuak. Selektibitatean egiteko aukeratuko dituzun gaiak.
EHUrako aukeratu dituzun ikasketak, lehentasunen araberan.
NA dokumentua

10:39:21, 12 Ots 2010 : Antonio Cañamero Redondo Albiste osoa

XML
eFaber-ek garatuta