Lanbide Heziketako Erdi Mailako zikloetan Hezkuntza Sexualeko ikastaroa
Urtarrilak 14,17 eta 18 Lanbide Heziketako Erdi Zikloko 1. mailako taldeek, bai Ermuakoak bai Eibarkoak, Hezkuntza Sexualeko ikastaro bat izango dute. Ikastaro hau bi orduko hiru saiotan banatuko da.
Hirusta Taldeko lankideak izango dira ikastaroa aurrera eramango dituztenak, Eibarko Udaletxeak ikastetxeendako antolatzen duen Heziketa Sexcualeko programaren barruan.
Azaroaren 17an, batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzendutako Sexu Heziketa eta Genero Indarkeria Prebentzioari buruzko ikastaro bat hasiko da. Ikastaroaren iraupena 10 ordukoa izango da eta azaroaren 23an amaituko da. Lahia-Nahia Sexologia Elkarteko profesionalak izango dira ikastaroa aurrera eramango dutenak.
Ekainaren 22an, goizeko 11:00etan, Eibarko Ikastetxeko Areto Nagusian 2009-10 kurtso bukaerako ekitaldia egingo dugu. Ekitaldi horretan ikasturte honetan zuen ikasketak bukatu dituen ikaslegoari diploma eta opari bana emango diote. Hori dela eta, ikasle eta senideak gonbidatu nahi ditugu, urte hauetan egindako ahaleginak saria merezí duela uste baitugu.
11:22, 18 jun 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Gure zikloetakoren bat egin nahi baduzu orain da aurrematrikula egiteko epea ekainaren 11ra bitartean. Gure bai Eibarko zein ermuko Idazkaritza zerbitzuak erabil ditzakezue.
Maiatzak 21an IES “Uni” Eibar-Ermua BHI eta Ermuako “San Pelayo Ikastetxea” ikastetxeen arteko “Osasunerako Hezkuntza” proiektua hasiko da. Egun horretan hitzaldi eta inkestetan “San Pelayo”ko ikaslegoak parte hartuko du.
12:10, 20 may 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Lanbide Heziketako Erdi Mailako zikloetan Hezkuntza Sexualeko ikastaroa
Maiatzak 10,11 eta 12 Lanbide Heziketako Erdi Mailako Zikloko 1. mailako taldeek, Ermua eta Eibarkoek, Hezkuntza Sexualeko ikastaro bat izango dute. Hirusta Taldeko lankideak izango dira ikastaroa aurrera eramango dituztenak, Eibarko Udaletxeak ikasteentzako antolatzen duen Heziketa Sexualeko programaren barruan.
12:17, 06 may 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Datorren apirilaren 21 eta 23an (Eibarren), 28 eta 30etan (Ermuan), 1.kurtsoko ikaslegoari Alkohola eta bere arriskuari buruzko “Hirusta Talde”-ko bi profesionalek ikastaro bat emango diote.
09:27, 20 abr 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Heziketa Zikloentzat MATRIKULA LIBRE
Matrikula epea: Apirilaren 12tik 23ra
Adinako betekizunak: 18 urte Erdi mailarako eta 20 Goi mailarako edo 19 tekinikari titulua dutenentzat.
Ikasketa-betekizunak: DBHko titulua edo baliokidea Erdi mailarako eta Batxilergoko titulua edo baliokidea Goi mailarako.
Ikasturte honetan, LOE legetik sortutako ziklo berri batetik ordezkatuta izan diren kasuetan, gainditu gabe dauzkate moduluetan bakarrik matrikulatu ahal izango dute.
15:39, 15 abr 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Gabriel Aristi ezagutzeko ibilbidea
1.batxilergoko D ereduko ikasleak Bilbora joango dira apirilaren 20an, Xavier Payaren eskutik Gabriel Aristi pixka bat gehiago ezagutzeko. “Gabriel Aristiren Bilbao” ibilbidea egingo dute goiz osoan zehar.
15:37, 15 abr 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Asier Serrano “Uni”-n
Martxoak 24, Asier Serranok, idazle eta abeslaria, hitzaldi musikatua lehen mailako ikasleentzat emango du. 1. saioa 9.15 eta 2.a 10,15ean izango da. Saio hauek D-ereduko ikaslegoentzat izango dira.
11:47, 22 mar 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
EHU-ko “Ate-Ireki Jaurnaldiak”
EHU-ko "Ate-ireki Jardunaldiak" martxoaren 23, 24 eta 25ean izango dira. Saioak arratsaldez izango dira eta IES “Uni” Eibar-Ermua BHI-k autobusak antolatuko ditu nahi duen ikaslea joateko
11:44, 22 mar 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Ate irekien Jaurnaldia Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko U. Eskola
Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak “Ate irekien Jaurdaldia”, martxoaren 6an (larunbata), antolatuko du. Batxilergo era Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikaslegoari Eskolan ematen diren ikasketak eta bertako instalazioak ezagutzera ematea da. Ekintza-programa 10:00etan hasiko da eta Zienzia eta Teknologiaren Feria bat, III. Proiektuen ProiekEIBAR Lehiaketaren saria banaketa, eta amaiketakoa azaldutakoei gonbidapena antolatu dituzte.
Informazio gehiago...
18:34, 04 mar 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Heziketa Zikloentzat MATRIKULA LIBRE
Matrikula epea: Apirilaren 12tik 23ra
Adinako betekizunak: 18 urte Erdi mailarako eta 20 Goi mailarako edo 19 tekinikari titulua dutenentzat.
Ikasketa-betekizunak: DBHko titulua edo baliokidea Erdi mailarako eta Batxilergoko titulua edo baliokidea Goi mailarako.
Ikasturte honetan, LOE legetik sortutako ziklo berri batetik ordezkatuta izan diren kasuetan, gainditu gabe dauzkate moduluetan bakarrik matrikulatu ahal izango dute.
Otsailaren 22an (Eibarko ikaslegoak) eta 23an (Ermukoak), EHU-rako eta Hautaprobarako Izen ematea egingo da.Gogoratu ikasleok banatutako dokumentazioa beteta ekarri behar duzuela, hau da:
Datu pertsonalak: izen-abizenak, helbideak, eta Bankuko datuak.
Selektibitatean egiteko aukeratuko dituzun gaiak.
EHUrako aukeratu dituzun ikasketak, lehentasunen araberan.
NA dokumentua
10:39, 12 feb 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Gurasoentzako Hitzaldi informatiboa
Datorren ostegunean (otsailak, 4an) “Uni”ko libutegian (Hexagonoetako 3.solairuan), 18:30etan, orientatzaileek gurasoentzako hitzaldi informatibo bat emango dute. Bertan selektibitatea, ikasketa-mota eta mailak (Unibersitateko Graduak, Ikasketak Teknikoak, Goi mailako Lanbide Heziketa, ikasketak ez unibertsitarioak, etab.) eta Euskal Herriko Unibertsitatean hurrengo ikasurterako aurrematrikula egiteko epeari buruzko informazioa emango dituzte.
08:58, 02 feb 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
Ikasleen notak eta faltak ikusteko aplikazioa berriro jarri dugu martxan.
Bertan ikaslearen NA zenbakia eta pasahitza sartu beharko dituzue datuak ikusi ahal izateko.
Pasahitza zuen tutoreek banatuko dizkizue.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2010-11 ikasturtean eskainiko dituen graduei buruzko informazio zehatza emateko Orientazio-azokak antolatu ditu. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahal izango dira. Horretaz gain, Unibertsitatera sartzeko bideei, tasei, bekei, ostatuari, garraioari edo kirol jarduerei buruzko informazioa lortu ahal izango dira. Hauexek dira datak:
09:42, 19 ene 2010
por Antonio Cañamero Redondo
Toda la noticia
1. batxilergo ikasleen gurasoei informazioa emateko hitzaldia
Batxilergo 1. mailako ikasle guztiei sexu-heziketari buruzko ikastaroa jaso dute azaro eta abenduaren bitartean. Ikasle horien gurasoek aukera dute ikastaroak izan duen garapenaz informazioa jasotzeko antolatutako hitzaldian parte hartuaz.
Hitzaldi horretan ikaslei emandako ikastaroan aplikatutako programaren eduki, helburu eta metodologia azalduko dira, eta izandako ebaluazioaren emaitzak ere.
Hitzaldia Eibarko “Uni”-n dagoen liburutegian (Hexagonoetako goiko solairuan) izango da...